Liburutegiak aintzat hartzen du eta asko baloratzen du Institutuko partaideek eta gizarteak dokumentuak liburutegira dohaintzan eman nahi izatea. Izan ere, liburutegiak zenbait gaitan dituen fondoak aberastu ahal izan dira hainbat dohaintzari esker; horregatik, bildumak egiten eta haiei forma ematen dohaintzek duten garrantzia aitortzen du.
Hori horrela izanda ere, espazio mugatua izateak eta dohaintzak tramitatu eta prozesatzeko behar den lana kontuan izanda, liburutegiak selektiboa izan behar du dohaintzei dagokienez.
Dohaintza egiteko interesa dutenek kontuan izan behar dute honako irizpideak erabiliko dituela liburutegiak dohaintzak onartzeko:
- Dohaintzan eman nahi den materiala liburutegiaren bildumarekin bat etortzea;
- Emandako dokumentuak ez izatea dagoeneko liburutegiko fondoan daudenen kopia;
- Dohaintzan eman nahi den horrek bildumarekiko duen balioa eta esanahia;
- Materiala ondo egotea.
Liburutegiak materiala jasotzen duenean, liburutegiak eskubidea izango du material hori egokien ikusten duen moduan kudeatzeko.
Library
Rakel Lizarralde Maiztegi
E: iisl.library@iisj.es
T: +34 943 78... Ver teléfono
IISL Library // IISJ Biblioteca
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain