Bitartekaritza arloko adituak Oñatin batzartu dira adingabeen Europako Justizia Ereduari buruz hitz egiteko
Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuak “Europako adingabeen justizia leheneratzaile eredua: Euskadiren erronka” mintegia egin zuen atzo. Mintegia Eusko Jaurlaritzako Helduen Justizia Zerbitzuaren arduradun Roberto Morenok eta Ulsterreko Unibertsitateko praktika leheneratzaileei buruzko masterraren zuzendari Tim Chapmanek gidatu dute.
Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuko zuzendari Vicenzo Ferrarik ireki du mintegia, eta Euskadiko, Argentinako eta estatuko beste erkidego batzuetako 35 adituk hartu dute parte. Justiziako Zuzendari Loly de Juan eta Justizia Sailburuorde Miren Gallastegik ere mintegian parte hartu dute. [+info]