XXI. mendeko esklabotza
Europako mugak ixtearen ondorioz, iheslari ia guztiek erabiltzen dituzte trafikatzaileen sareak; %90ek, Interpolen arabera. Gaizkile taldeen eskuetan harrapatuta geratzeko arriskua dute.
Esklabotza XIX. mendean deuseztatu zuten ofizialki, herrialde guztiek legez kanpokotzat jota. Baina, era batera edo bestera, giza trafikoa herrialde guztietan presente dago egun: prostituzioan jardutera behartutako emakumeak, nekazaritza lanetara derrigortutako haurrak eta helduak, adinekoekin ezkontzera behartutako neskatxak, belaunaldiz gaindiko zor amaigabeak kitatzeko lan egitera bortxatutako familia osoak... ILO Lanaren Nazioarteko Erakundearen datuen arabera, 21 milioi lagun daude egun esklabotzan harrapatuta. Trafikatzaileentzat milioika euroren negozioa da, eta gertu daude edozein hondamendi aprobetxatu eta zaurgarrienen sufrimenduari etekina ateratzeko. Baita errefuxiatuen krisiari ere. [+info]