Oñatiko Udala Grant 2017ko beka esleitu da
Bi dira Oñatiko Udala Grant 2017 beka partekatuko duten saritutako proiektuak.
Oñatiko Udeko kideez, Mikel Biain alkatea buru, eta IISJren zuzendaritzako kideez osatutako batzordeak ahobatez onartu du 4.000 €ko diru dotazioa duen Oñatiko Udala Grant beka honako bi proiektuei esleitzea: Francisco Vértiz-en “La intervención estatal en la producción social del espacio urbano. Los alcances y las potencialidades de la regulación urbana en Oñati (2007-2016)" ikerketa proiektua eta Patara McKeen-en "Towards understanding Basque identity. Perceptions on Pakistani inmigration, citizenship and culture in Gipuzkoa, the Basque Country (Euskal identitatea ulertzera bidean: Pakistaneko immigrazioa, hiritartasuna eta kultura Gipuzkoan, Euskadi) ikerketa proiektua.
Vertiz, Argentinan jaioa da eta Institutuak eskaintzen duen egoitza beka bat eskuratuta heldu zen Oñatira. 2007-2016 urteen artean Oñatiko Udalak hirigintza antolatzeko indarrean jarritako araudi eta mekanismoek duten potentziala aztertuko du. Etxebizitzaren gaia gizarte modernoek hirigintza antolatzeko duten arazoen artean kokatzea aldarrikatzen du. Helburu horrekin hirigintza arauak aztertuko ditu. Horrez gain etxebizitzaren merkatua arautzen duten aldagai nagusiak aztertuko ditu, eta epe honetan Udalak indarrean jarritako neurriek etxebizitzetako prezioen dinamikan izandako ondorioak.
McKeen Kanadakoa da eta masterreko 2016-2017 ikasturteko ikaslea. Euskal identitatearen konplexutasuna izango du aztergai Pakistaneko immigrazioa, hiritartasuna eta kultura aztertuz horretarako. Bere helburua Gipuzkoako kultur baldintzak aztertzea da eta ikertuko du eskubideen errekonozimentuaren gaineko perzepzioa, ahalbidetuko duena euskal identitatearen ikuspegi anitza .Bere ikerketa burutzeko, Oñati abiapuntu hartuta, komunitateko kideei elkarrizketak egingo dizkie, datu estatistikoak aztertuko ditu eta gaian adituak diren akademikoak inplikatuko ditu.
Oñatiko Udala beka
Oñatiko Udalak urtero 4.000 €ko balioa duen ikerketa beka kaleratzen du.
Oñatiko herriari ekarpena egiten dioten proiektuak finanzatzea du bekak helburu.