LSNEko hurrengo mintegiak desgaitasunak dituzten pertsonen eskubideak aztertuko ditu
Oñatiko LSNEko hurrengo mintegia, Supporting Legal Capacity in Socio-Legal Context, izenekoa, uztailaren 18an eta 19an izango da. Antolatzaileak dira Rosie Harding (Birmingham-eko Unibertsitatea), Mary Donnelly (University College Cork) eta Ezgi Tascioglu (Birmingham-eko Unibertsitatea). Erresuma Batua, Irlanda, Finlandia, Suedia eta Indiako 21 aditu etorriko dira.
Mintegiaren ardatza da gaitasun juridikoa aitortzeko eskubidea; zehazki, desgaitasun fisiko, adimeneko edo psikosozialen bat duten pertsonen eskubide hori, izan ere, antolatzaileen esanetan, “desgaitasunen bat duten pertsonei sarritan ukatu izan zaie gaitasun juridiko eskubidea”. Baina Desgaitasunak dituzten pertsonen Eskubideen Nazioarteko Konbentzioak “giza eskubideetatik datorren nazioarteko bultzada” eman die arau-ikuspuntuetan eta lege-testuinguruetan ematen ari diren aldaketei.