OÑATI ETA UNIBERTSITATEA
Erdi Aroan sortutako herria da Oñati, 11.000 biztanle ingurukoa eta haran eder baten erdian kokatua, mendixkaz eta basoz inguratua. Gipuzkoako lurraldean dago. Herriaren alde zaharrak estilo askotako eraikinak ditu, Gotikotik Errenazimendura eta Barrokora; horregatik, “Euskal Toledo” ezizena eman zion Zuloaga margolari ezagunak. Eraikin horietako askok Monumentu Historiko Nazional aitorpena jaso dute. Batzuk aipatzekotan: Bidaurretako monasterioa, San Miguel parrokia, udaletxea eta Sancti Spiritus Unibertsitatea.
Gutxienez XII. mendea ezkero, Oñatiren historia bere Kondearen historiarekin lotua izan da; XVI. mendera arte, kondeak agintzen zuen oñatiarrongan eta Oñati konterria zen. Oñatiren egoera horrek 1845. Urtera arte iraun zuen, noiz Gipuzkoako probintziarekin bat egin zuen. Sancti Spiritus Unibertsitatearen eraikina, gaur egun LSNEren egoitza, 1548an sortu zen eta 1901era arte izan zen unibertsitate. Garai horretan, Euskadiko lurraldeetako unibertsitate bakarra izan zen. Oñatiko gotzain eta herriko seme Rodrigo Mercado de Zuazolak sortu zuen, bertakoei Teologia eta Zuzenbidea ikasteko tokia emateko helburuarekin.
Xehetasun handiko informazioa irakur daiteke Unibertsitatearen eraikinaren alderdi eta balio artistikoaz; gomenda daiteke Montserrat Fornells Angelats-en La Universidad de Oñati y el Renacimiento liburua, Gipuzkoako Foru Aldundiak (1995) argitaratua. Oñatiren gainean, oro har, Oñatiko Udalak 1999an argitaratutako Historia de Oñati: siglos XIV-XIX liburua gomendatzen dizugu.
INFORMAZIO TURISTIKOA
Euskadiren erdi-erdian kokatua dago Oñati eta autoz ordu bete inguruan joan daiteke Donostiatik, Bilbotik zein Gasteiztik. Zumarragako tren geltokia 18 km-ra dago.
Ingurune ezin hobea du mendizaleentzako eta naturaz gozatzeko.
Informazio gehiagorako : http://www.oinati.org