Hitzaldi arrakastatsua Francisco Vertizen eskutik
28 Aza 2019
Francisco Vertiz abokatu eta irakasle argentinarrak, Auzoko ekimeneko partaideak, herritar ugari erakarri zituen Inmigración, ciudadanía y derechos de los pueblos indígenas en Argentina hitzaldira. LSNEko liburutegian izan zen, eta plaza guztiak bete ziren.
Hitzaldia egin ahal izan zen Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza Idazkaritza Nagusiaren laguntzari esker.