Arrakastaz aurkeztu zen Oñatiko Udala Grant 2020 bekako lan sariduna
Arrakastaz aurkeztu zen "Derechos humanos y empresas internacionalizadas en Oñati", izeneko ikerketa-lana, Maider Zilbetik egina. Oñatiko Udala Grant bekaren dirulaguntzaz egin du Zilbetik esandako lana.
Zilbeti izan zen hizlari nagusia, eta bere aurretik labur hitz egin zuten Oñatiko Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotzi Alaitz Kortabarriak; Joxerramon Bengoetxeak, LSNEko eta beronen zientzia zuzendari Martin Ramstedt-en ordezkari gisa; eta Zilbetiren ikerkuntza-begirale lana egin duen Noe Cornago irakasleak.
COVID-19ek sortutako egoera dela eta, kultur etxean, batetik, eta on-line konexioz, bestetik, egin zen aurkezpena, eta bietan ere entzule kopuru polita batu zen. Online modalitatean hainbat herrialdeko jendea konektatu zen aurkezpenera.