1. Workshop birtual bat antolatzeko eskaerak ongi etorriak dira. Eskaerak LSNEaren Workshop Komiteko kideek berrikusiko ditu, eta antolatzaileei ahalik eta lasterren jakinaraziko zaie Komitearen erabakia, eskaera jaso eta gero.
2. Mintegiak urte osoan egin daitezke, abuztuan izan ezik. Eskaera-orria urtea hasi eta ahalik eta lasterren bidaltzea gomendatzen dugu.
3. Proposamenak honako guztia jaso beharko du:
- Eskaera-orria;
- Antolatzaileen izen-abizenak eta harremana; egoera profesionala, zein erakundekoak diren, e.a. Antolatzaile bat baino gehiago baldin badago, LSNErenganako harreman-pertsona bat identifikatu behar da;
- Parte-hartzaileen behin-behineko zerrenda, haien informazio profesionalarekin eta erakundeekin. Zerrendan dauden guztiak ados egon behar dira bertan egotearekin eta, beraz, mintegira joateko asmoa izan behar dute. Proposamena onartzen bada, behin betiko zerrenda eskatuko zaie antolatzaileei, parte-hartzaile bakoitzaren kontaktu-informazioarekin. Taldeak 15 eta 25 lagun artekoak izan beharko dira;
- Mintegi birtualaren behin-behineko programa bat, aurkeztuko diren ikerketa-lanen izenburuekin. Ordu-eremu desberdinetako parte-hartzaileei ahalik eta aukera zabalena emateko asmoz, mintegi birtualeko saioak hurrengo ordutegian antolatzeko aukera eskaintzen dugu:
8:00-21:00 (CET)
Beharrezkoa bada, lanaldi osoko 2 egunak programa malguago batera luzatuko dira (8: 00-21:00 CET) aste berean, mintegietako saioak gainjartzea saihesteko.
4. Proposamenen balorazioa. Balorazioan, honakoei begiratuko zaie:
a) Kalitatea. Lege soziologiari proposatutako mintegiak egingo dion ekarpena garbi azaldu behar dute eskatzaileek. Kontuan hartuko dira aurretik egindako mintegi edo topaketetatik irtendako argitalpenak ere (LSNEn zein beste edonon);
b) Parte-hartze bariatua. Parte-hartzaileak hainbat herri geografikotakoak izan beharko dira, Euskal Herrikoak eta mundu osokoak barne. Profilari eta prestakuntzari dagokienez ere askotariko parte-hartzea egon beharko da, doktoregoko ikasleak, ibilbide laburreko akademikoak eta seniorrak barne. Mintegi birtualak ez dira zertan ingelesez egin; hainbat hizkuntza erabiltzera animatzen dugu. Eskaerek argi eta garbi adierazi beharko dute zein pertsonak hartu duen jada parte topaketan;
c) Proposamen originala. Eskaerek workshop birtualaren proposamenaren originaltasuna azaldu beharko dute. Antzeko gai bat aurretik egindako workshop batean landu bada, eskaerek argi eta garbi adierazi beharko dute proposatutako gaia lantzeko modua desberdina izango dela. Aldez aurretik Institutuan egon ez diren pertsonen eskaerak bereziki baloratuko dira;
d) Euskadirekiko garrantzia. Lege soziologiari ekarpena egingo liokeen edozein gairen inguruko proposamenak egin daitezke. Hala ere, zientzia gizarteratzeko konpromisoa ere badaukagunez, Euskadirekiko loturak ere bilatzen ditugu. Hori dela eta, urtero, gutxienez, tokiko kolaboratzaileen mintegi bat hartzeko helburua dugu. Nazioarteko eskatzaileei ere dei egiten diegu mintegi proposamenak tokiko jendearenganako zein garrantzi izan dezaken azaltzera.
Honako zerrendan daude Euskadirentzako bereziki garrantzitsuak diren gai batzuk:
- Etxebizitzaren inguruko problema sozio-juridikoak;
- Gazteak eta delitua: gazte delitugileen estatusa, gazte-auzitegien rolaren eta funtzionamenduaren ebaluazioa, hobetzeko proposamenak;
- Berriki Euskadin onartu den lege-erreformaren eragina, bereziki genero-biolentziari dagokionez: erreformak gizartearengan izan duen eraginaren balorazioa eta hobetzeko proposamenak. Oso ondo hartuko litzateke erreforma gehiagoren analisia, hala nola biktima inplikatzea giza-babesaren gaineko kontzientziazioan, familien inplikazioa, poliziaren rola hobetzea, e.a.;
- Gazte auzitegiek hartutako neurriak: hezkuntzaren eta giza-interbentzioen eraginaren neurketa, hala nola lan-programak, nagusien zaintza, gizartearen hobe beharrerako programak; interbentzioaren eta egindako krimenaren arteko harremana; beste jurisdikzio batzuetan hartutako neurrien analisia;
- Bitartekaritza zibila eta muga-arteko giza-trafikoa: mugetan bizi diren familien estatusa, bitartekaritza zibilaren rola mugez bestaldeko gaietan, Europako Legebiltzarraren eta Europako Kontseiluaren 2008/52/CE zuzentarauaren inplementazioa Espainia eta Frantziaren arteko mugan.
5. Antolatzaileen ardura izango da mintegiaren antolakuntza intelektuala, eta LSNEk laguntza logistikoa eskainiko die. LSNEk ezin du inolako asegururik eskaini; beraz, parte-hartzaileen ardura da bidaia eta osasun asegurua izatea eta horrek dakarren gastuei aurre egitea.
6. Mintegi birtualaren komunikazioak/hitzaldiak LSNEren web-orriko intranet batean sartuko dira, parte-hartzaileek topaketa egin aurretik kontsulta ditzaten. Arau orokor gisa, mintegia egitea LSNEren argitalpen-proposamenen lehen berrikuspenerako eskubideari lotuta dago, bai bere Oñati Socio-legal Series (OSLS) online aldizkarirako, bai bere liburu-bildumetako baterako, zehazki Oñati International Series in Law and Society, Bloomsbury-Hart-ek ingelesez argitaratua, eta Oñati: Derecho y Sociedad, Dykinsonek gaztelaniaz argitaratua. Baldintza hori kasu bakoitzaren inguruabarrak kontuan hartuta negozia daiteke. Mintegiaren antolatzaileek argitalpenari dagokionez beste planik izanez gero, hala adierazi beharko dute workshoparen eskaera bidaltzeko unean. Aurreko workshop-en argitalpenaren historikoa irizpide garrantzitsua da workshop-ak hautatzeko eta arau orokorraren salbuespenak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu mintegietako argitalpen arauak edo jarri harremanetan Leire Kortabarria argitalpenen arduradunarekin.
7. Mintegi birtuala onartzen bada, antolatzaileari koordinazioa onartzeko eskatuko zaio. Mintegi birtualaren izenburua eta data Institutuaren webgunean eta sare sozialetan iragarriko dira. Antolatzailearekin honela jarriko gara harremanetan:
- Mintegi birtuala egin baino 4-5 hilabete lehenago, parte-hartzaileen zerrenda osoa eskatzeko, gonbidatu guztien harremanetarako helbideak eta behin-behineko programa eguneratu bat barne;
- Mintegia egin baino 4-5 hilabete lehenago, LSNEk gonbidapen-gutun bat bidaliko die parte-hartzaileei, aurrez izena emateko eta izena emateko inprimakiarekin batera;
- Mintegi birtuala egin baino 6 aste lehenago, antolatzaileak Institutura bidali beharko du mintegiaren azken programa;
- Mintegia egin baino hilabete lehenago, parte-hartzaileek izena emateko inprimakiak jaso beharko dituzte;
- Mintegi birtualaren data baino 2 aste lehenago, parte-hartzaile guztiek azken programa jasoko dute. LSNEren webgunean ere sartuko da.
8. Koordinatzaile eta parte-hartzaile guztiek mintegi kuota bat ordaindu beharko dute. 2024-2025 aldiko mintegi birtualetarako, honako tarifak daude:
- 100€, RCSLko bazkide ez diren profesionalek;
- 80€, RCSLko bazkide diren profesionalek;
- 40€, ikasle, langabe eta erretiratuek.
Oharra: Parte-hartzaile guztiek ordaindu behar dituzte tarifa horiek, kontuan hartu gabe mintegian duten rola eta zenbat denboran parte hartu duen edo bere parte-hartzearen inguruko bestelako xehetasunak.
Mintegi-kuotak honako zerbitzuak hartzen ditu barne:
- Gonbidapenak antolatzaileekin batera prestatzea;
- Gonbidapenak parte-hartzaileei bidaltzea;
- Erantzunen zerrenda prestatzea, izenburuak eta aurkezpenen laburpenak barne;
- Mintegiaren programa lantzea, hizlarien izena, lanen izenburua, laburpenak eta saioen eskema barne.
- Mintegian aurkeztuko diren lanak biltzea;
- Intranet eremua mantentzea, eta jasotako lanekin eguneratzea.
- LSNEren plataforma birtuala erabiltzeko moduari buruzko informazioa ematea parte-hartzaileei;
- Kanpoko euskarri teknikoa, mintegi birtualaren 2 egunetan;
- Gure bi liburu sailetara liburu proposamenak bidaltzeko aukera: Oñati International Series in Law and Society (Bloomsbury-Hart, ingelesez) edo Oñati: Derecho y Sociedad (Dykinson, gaztelaniaz).
- Lehentasunez zenbaki bereziko proposamena bidaltzea gure sarbide irekiko Oñati Socio-Legal Series aldizkarira (ESCI Web of Science eta Scopus), artikuluka kudeaketa-kargurik gabe;
- Parte-hartzaileekin posta elektronikoz etengabe harremanetan jartzea, mintegi birtualaren antolatzaileekin koordinatuta zalantzak argitzeko;
- Koordinazio/parte-hartze/asistentziako LSNEren ziurtagiri digitalak prestatzea;
- Sare sozialen eta LSNEren datu-basearen bidez zabaltzea.
GARRANTZITSUA: 15 parte-hartzaile baino gutxiago badaude, mintegi birtuala bertan behera geldituko da.
Ezinbesteko arrazoiak badaude, LSNEk mintegia bertan behera uzteko eskubidea dauka. Hala gertatzen den kasuetan, LSNEk ahalik eta lasterren emango du erabaki honen berri.
Workshop Coordination Team
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain
T: +34 943 78... Ver teléfono
E: workshop@iisj.es