22 Oct 2019
Elkar Hezi ikastetxeko DBH 2. mailako ikasleek LSNE bisitatu zuten urriaren 18an, egubakoitza. Alde batetik, LSNE hobeto ezagutzea zen helburua, eta, horretarako, besteak beste, liburutegiaren bisita gidatua egin zuten. Bestetik, Welcome to Oñati izeneko proiektuarekin jarraitu zuten. Urteak daramatza Elkar Hezik proiektu horrekin. Horren bitartez, ikasleek LSNEko masterreko ikasleak ezagutzen dituzte eta Oñati aurkezten diete.