Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak (LSNE) eta Carrino familiak “Ikerketa soziojuridikoa sustatzeko Mariella Carrino urteko programa” sortu dute.
Mariella Carrinoren eta hark egin zuen eta gerora argitaratu zen doktorego-tesiaren oroimenez sortutako programa horren bidez, familiak gizarte-gatazkari, etxebizitza-politikei eta etxebizitzarako eskubideari buruzko ikerketa zientifikoak sustatu nahi ditu, arlo horietan interesa duten ikertzaile gazteen karrera errazte aldera. Horretarako, urteko ekarpen ekonomiko bat egingo du.
Jarraian, “Mariella Carrino – in memoriam Beka" eskatzeko baldintzak kontsultatu ditzakezu, edo hemen klik eginez deskargatu. 2025eko deialdirako, epemuga martxoaren 5eko 15:00etan (CET) bukatzen da.

Marije Mesonero
IISJ (Accounting and Quality)
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain
T: +34 943 78... Ver teléfono
E: m.mesonero@iisj.es
@IISJOnati