Mailegu arauak

-Liburutegiko edozein dokumentu har daiteke maileguan, honako motakoak izan ezik (soilik bertan kontsultatzeko dira):

  • Erreferentzia-lanak
  • Aldizkariak
  • Dokumentu elektronikoak
  • Argitaratu bako doktore-tesiak, bestelako tesiak eta ikerketa-lanak
  • Katalogoaren arabera mailegutik kanpo dauden dokumentuak

-Erabiltzaile bakoitzak, gehienez ere, sei dokumentu hartu ahal izango ditu maileguan aldi berean.

-Gehienez ere, zazpi egunez eduki daiteke dokumentu bat maileguan. Epea luzatu daiteke, eta luzatzeko eskaera epemuga baino lehen egin behar da. Luzatu ahal izango da beste erabiltzaileren batek ez badu mailegua eskatu.

-Mailegatuta dagoen dokumentu bat erreserbatu egin daiteke. Liburutegira bueltatzen dutenean, liburutegiak emailez jakinaraziko dio eskatzaileari. Dokumentua erreserbatuta izango du horrek liburutegian 3 egunez, gehienez ere. Eskatzailea ez bada epe horretan bila joan, dokumentua berriz mailegatzeko moduan izango da, edo eskatu duen hurrengo erabiltzaileari abisatuko zaio.

-Itzulera: Epemuga baino lehen itzuli behar da dokumentua liburutegira. Erabiltzaileak liburutegiko mostradorean bueltatu beharko du, liburutegiaren ordutegi barruan.

-Erabiltzaileak liburuak Oñatitik kanpo maileguan hartu nahiko balitu, gehienez hiru dokumentu hartu ahal izango ditu. Dokumentuen itzulera posta ziurtatuz egin beharko da hilabeteko epean.

-Arau-apurtzeak:

  • Dokumentua bueltatzeko justifikaturik bako atzerapenak mailegu-eskubidearen etena ekarriko du:
    • Atzerapen eguneko eta dokumentuko zigor egun bat.
    • 50 eguneko atzerapenetik aurrera, sei hilabeteko zigorra.
    • Erabiltzaileak ezingo du dokumenturik erreserbatu zigorrak dirauen bitartean.
  • Dokumenturen bat galtzea: Erabiltzailearen ardura izango da dokumentuaren ordezkoa ekartzea edo, dokumentua dagoeneko salgai ez badago, antzeko beste bat erostea. Liburuzainek zainduko dute hori nola egiten den, eta erabiltzaileari esango diote noiz eta nola egin ordainketa.
  • Dokumenturen bat hondatzea: Erabiltzailearen ardura da dokumentua ondo zaintzea berak daukan bitartean. Mailegatuta egon den artean hondatu egin bada edo kalteren bat izan badu, maileguan izan duen horrek ordezkatu beharko du dokumentua, aurreko puntuan esandako moduan.
Para más información: 

Library

Rakel Lizarralde Maiztegi
E:  iisl.library@iisj.es
T: +34 943 78... Ver teléfono


IISL Library // IISJ Biblioteca
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain

  @IISJOnati