Genero-indarkeriaren biktimen pobrezia bikoitza aztertuko da LSNEn
Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeko hurrengo mintegiak, La superación de la doble pobreza de las mujeres víctimas de violencia de género: innovación y oportunidades para el empleo Deustuko Unibertsitateko Ana Vidu, Aitziber Mugarra eta Mariola Serrano irakasleen eskutik, genero indarkeria jasaten duten emakumeen pobrezia bikoitza aztertuko du: “Biktima izateaz haratago, harremana utzi eta geroko beraien egoerak oso markatuta daude, datozkien prozesu guztiei aurre egiten dieten neurrian”, diote antolatzaileek. Mintegiaren aurkezpenean parte hartuko du Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek.
Mintegian 30 lagun baino gehiago batuko dira, eta ordezkaritza oso bariatua izango da, izan ere, unibertsitateko irakasleak ez ezik (Deusto, Castello, Madril, Malaga, Leon, Bartzelona eta Argentinakoak), sindikatuetako ordezkariak, emakume abokatu eta legelarien elkarteetako ordezkariak eta erakunde publikoetakoak (Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia) batzartuko dira.
Koordinatzaileen esanetan, “azterketek aitortzen dutenean emakume horiek senarren mende daudela ekonomikoki eta sozialki, aitortzen ari dira ere banantzeak haien egoera ekonomikoa okertuko lukeela eta giza-arrakala eta sarean lan galera ekarriko lukeela. Argi dago pobrezia dela genero-indarkeriaren eragin bat. Lan aukeren falta da emakumeek estali behar duten arazoetako bat, eta, horren ondorioz, boteretze faltak konturarazten die prozesu zail bat gainditu behar dutela txertaketa lortzeko”.
Mintegiaren helburu nagusia honakoa da: “Euskadiko erkidegoko administrazio publikoak ezarri dituen neurriak aztertzea, eta horien eragina emakume horiek bizi duten pobrezia eta bazterketa egoera gainditzeko”.