Identitate minoritarioak eta zuzenbidea, hizpide Oñatiko LSNEn
Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundearen hurrengo mintegian, Europako multzo minorizatuetako umeen egoera aztertuko da identitateak eta zuzenbideak elkar ukitzen duten esparruetan. Mintegiak Minority families and the law. Interactions of ethnic, religious, and cultural minorities with law and state institutions du izenburua eta Nimegako Radboud Unibertsitateko Iris Sportel irakasleak koordinatuko du.
Sportelen esanetan, “bereziki talde minoritarioetako seme-alaben identitateak eztabaida sor dezake Estatuko erakundeekin eta zuzenbidearekin interakzioa sortzen demean. Umeen erlijio, kultura edo etnia nortasunak rol garrantzitsua izan dezake testuinguru askotan, hala nola hezkuntza, gurasoentzako zerbitzuak, umeen ongizate eta babes sistemak, migrazio eta naturalizazio zerbitzuak, eta epaitegiak”.
Ohi bezala, mintegia eguen eta egubakoitzean izango da, maiatzak 30 eta 31, eta hogei bat aditu bilduko dira bertan, herrialde askotako unibertsitateetakoak: Finlandia, Erresuma Batua, Danimarka, Belgika, Herbehereak, Eslovakia, Norvegia, Pakistan, Frantzia eta Alemania.