Kontrol soziala, Euskadiko eredua barne, aztertuko dute LSNEn

01 Uzt 2019

Oñatiko LSNEko hurrengo mintegiak kontrol soziala ikertuko du. Social Control, Judicialization of Social Problems and Governance of Security in Comparative Perspectives izeneko mintegiak 20 bat aditu batzartuko ditu uztailaren 4an eta 5ean, eguena eta egubakoitza. Joao Velloso (Ottawako Unibertsitatea) eta Vivian Paes (Universidade Federal Fluminense, Rio de Janeiro) izango dira koordinatzaileak. Parte-hartzaileen artean izango dira EHUko eta Kriminologiaren Euskal Institutoko ordezkari bana.

Mintegia zazpi sesiotan egituratuko da, eta horietako bakoitzean lurralde batzuetako kontrol sozial ereduak aztertuko dituzte; hala, laugarren sesioan Euskadiko eredua ikertuko dute.

Documentos: 
PDF icon final_programme.pdf