Publiko arrakasta handiz aurkeztu ziren Oñatiko Udala bekarekin saritutako lanak
Aurtengo Oñatiko Udala beka jaso zuten bi lanen emaitzen aurkezpenak arrakasta handia izan zuen joan den martitzenean, hilak 25. Honako lanak izan ziren: Mujeres de 65: Un estudio sobre las mujeres retiradas y su contribución a la identidad, cultura, sociedad y economía de Oñati, Leopoldo Cruz Balbuenarena, eta Oñati's youth facing the armed conflict: analysing the discourses of the first post-conflict generation (La juventud de Oñati ante el conflicto armado: analizando los discursos de la primera generación post-conflicto), Samara Velterena. Beka hori LSNEren eta Oñatiko Udalaren arteko elkarlanak ahalbidetzen du, eta bi erakundeok ordezkatuz izan ziren han Noe Cornago, LSNEko zientzia-zuzendaria, eta Nerea Zubia eta Amaia Erostarbe zinegotziak.
Cruz Balbuenaren ikerlanarekin harremana izan duten edo ikerlanak aintzat hartzen dituen emakume asko izan ziren aurkezpenean. Horiez gain, beste herritar batzuk, LSNEko masterreko ikasleak eta masterrak, eta tokiko komunikabideak izan ziren.
Saridun bakoitzak bere lanaren laburpen bat aurkeztu zuen. Lanok argitaratu egingo dira.