Hirigintza antolaketa eta euskal identitatea pakistandar ikuspegitik dira jorratuko diren gaiak
4000 €ko dotazioa du Oñatiko Udala Grant bekak eta aurten, bi egitasmoen artean partekatzea erabaki du Udaleko eta Lege Soziologia Institutuko zuzendaritzako ordezkariek osatzen duten batzordeak. Francisco Vértiz argentinarrak La intervención estatal en la producción social del espacio urbano. Los alcances y las potencialidades de la regulación urbana en Oñati (2007-2016) ikerketa proiektua gauzatuko du eta Patara McKeen kanadiarrak Euskal identitatea ulertzeko bidean: Pakistango immigrazioa, hiritartasuna eta kultura Gipuzkoan, Euskadin ikerketa proiektua landuko du. [+info]